ESEU

Instalazioak

Boulder eremua

Guztira 1.500 m² ditugu boulderrerako, bi solairutan banatuta; bertan eskalada mota guztiak praktikatu daitezke, horma eta inklinazio ezberdinetan: desplomea, plaka bertikala, plaka apur bat etzana, sabaia eta kobazuloa, bolumen handiak, etab. Betiere lehen mailako presak eta materialak erabiliz, eta espazio bakoitzerako bereziki diseinatutako blokeekin, gure ekipatzaileek etengabe berritzen dituztenak.

Entrenamendu espezifikorako eremua

Goiko solairuan eskaladarako entrenamendu espezifikorako beharrezko elementu guztiak ditugu: Campus board-a, zeharkaldi eremua, 45º-ko horma presa eta helduleku dentsitate handiarekin (spray wall), multipresa-taularekin eta esekidurekin entrenatzeko gunea, etab. Gainera, indarra hartu eta ondo pasatzeko aukera izango duzu Kilter Board, Moon Board eta System Board-ean eskalatuz.

Bide eremua

Soka eremuak 50 bide arte ditu, zailtasun maila ezberdinekin, eta 12,5 metroko altuera du; horri esker lurretik askatu eta metroak irabaztearen sentsazioa biziko duzu. Lehen mailako presak eta bolumenak ditu, eta bide eremua aldian-aldian berriz ekipatzen da, beti erronka berriak aurki ditzazun. Autoaseguragailuak ditugu, sokarekin eskalatzea oso erakargarri bihurtzen dutenak, eta lehenetik zein bigarrenetik eskalatzeko aukera ere badago.

Haurrentzako eremua

Haurrentzako eremuak 250 m² eskalagarri ditu, eta bertan txikienek eskalada jarduera segurtasun osoz esperimentatu ahal izango dute. Eremuak horma bertikal bat eta apur bat desplomatuta dauden hormak ditu, eta guztia haurrentzat bereziki diseinatutako presez hornituta dago. Gainera, haurrei zuzendutako bloke bereziak ekipatzen dira, eta autoaseguragailudun bide eremu bat ere badu.

Erabilera anitzeko gela

Eskaladarako entrenamendu espezifikorako pentsatutako gela. Bertan indarra, erresistentzia eta malgutasuna lantzeko elementu desberdinak aurkituko dituzu, eskaladan zure errendimendua hobetzeko. Laster, gela honetan talde txikietan entrenamendu funtzionaleko, luzaketa eta eskaladan lesioen prebentziorako saioak eskainiko dira.

Atseden gunea eta aldagelak

Factory-ren sarreran egoteko gune atsegin bat aurkituko duzu, mahaiekin eta aulkiekin. Bestalde, zentroak aldagela zabalak eta zerbitzuak ditu, armairu eta dutxekin hornituak.

KOKAPENA ETA HARREMANETARAKO DATUAK

Ursalto kalea, 4,
20014 San Sebastián, Gipuzkoa