Lehenetik eskalatzeko ikastaroa
Lehenetik eskalatzen eta lehen bat aseguratzen ikastea. Lehenetik eskalatzera jauzia eman nahi dutenentzat zuzendutako ikastaroa da. Azken helburua izango da lehenetik segurtasunez eskalatzeko eta lehen bat segurtasunez aseguratzeko gaitasuna eskuratzea. Kirol-eskaladan erorketak eskaladaren parte natural gisa onartzeko beharrezko konfiantza lortzea.
Aurretiko esperientzia
Eskalada hastapeneko ikastaroa egina izatea edo baliokideak diren ezagutzak bermatzea. V mailan eskalatzeko gai izatea.
Egoera fisikoa
V mailan eskalatzeko gai izatea.
Lekua eta iraupena
Rokodromoan (ostiral arratsaldea) + Harkaitzean eskalada (larunbata, egun osoa).
Beharrezko material pertsonala
Arnesea, kaskoa, katu-oinetakoak, gri-gri-a.
Edukia
● Oinarrizko segurtasun protokoloak eta istripuen kasurako protokoloa
● Errepasoa: materiala eta aseguratze-gailuak
● Ekipamendu pertsonalaren kokapena eta sokatzea
● Lehenetik eskalatzea
● Erorketak eta aseguratze dinamikoa
● Deskuelgeetan maniobrak
Tarifak
Informazio gehiagorako, bidali formularioa edo idatzi hona:
actividades@thefactoryboulder.com




